• Tratamientos
  • Tratamientos

HORTZ TRATAMENDUAK

Zure ahoaren osasunerako irtenbidea 

  • Kontserbatzailea

    Hortzetako txantxarraren prebentzioaz, diagnosiaz eta tratamenduaz arduratzen da. Ehunaren gutxieneko hausturetatik hasi eta zaharberritze handienetaraino.
    Ukitua izan den ehuna anestesia lokalaren bitartez kentzen da eta behin txantxarra kendu ondoren, zuloa material estetikoen bidez ixten da. Hortzeko ehuna oso hondatuta dagoenean eta nerbioari eragiten dionean zera egin behar da:

    ENDODONTZIA

    " Hortza atera aurretik kontserbatzeko artea da "
    Odontologiaren tratamendu konplexuenetako bat da, izan ere, teknika nerbioa tresna oso finaren bidez eta itsu-itsuan kentzean datza, lana ukimenaren bidez egiten delarik.

    Nerbioa kentzean, hori Gutapercha izeneko materialarekin betetzen da. Horren helburua hortz sustraiak infektatzea saihestea da eta horretarako hortzak zigilatu egiten dira.
    Gure klinikan endodontzian dauden tratamenduen inguruan dauden azken teknologiak erabiltzen ditugu. Gure tresnak hodi erradikularrak antzemateko, mekanikoki garbitzeko eta bakterio berriak sartzea saihesteko zigilatzeko gai dira. Bestalde, behar-beharrezkoa da endodontzian behar den piezaren diagnostiko zuzena egitea eta horretarako 3D CBCT (eskanerra) irudiak erabiltzen ditugu. Tratamenduaren ondoren, hortza itxi egin behar da eta horretarako komenigarria da funda jartzea, horren eginkizuna kanpo egitura babestea baita.

  • Ortodontzia

    Ortodontzia masailezurren eta hortz-arkuen garapenaren, formen eta posizioen asalduren ikerketa, prebentzio eta zuzenketaz arduratzen den odontologiaren espezializatetea da. Espezialitate honen helburua ortodontzia ahoaren eta aurpegiaren oreka morfologikoa eta funtzionala berreskuratzea da, horrela aurpegiko estetika hobetuz eta irribarrea ere bai.

    Adin eta maloklusioaren araberako hainbat tratamendu ditugu. Haurren kasuan, aurpegi-masailetako ortopediari eta haurrentzako ortodontziari esker, masailezurreko hezurrak hazteak ematen dituen arazoak ere trata ditzakegu. Paziente helduetan, ortodontzia tratamenduak, tratamendu zaharberritzaileekin, periodontalekin eta abarrekin konbinatzen dira.

    Zure beharretara ahalik eta gehien egokitzeko hainbat ortodontzia mota ditugu:

    • Haurrentzako aparatu finkoak eta erauzgarriak
    • Braket metalikoak eta zeramikazkoak, marrazkadura baxukoak
    • Lerrokagailu gardenak: Invisalign
  • Hortz estetika

    Bezeroaren irribarrea ahalik eta politena izan dadin lan egiten dugu. Saio bat besterik ez dugu behar aldaketa estetikoa egiteko, konpisite bidez (material estetikoa) hortzen itxura eta kolorea alda dezakegu.
    ortzelana eta zirkonioko karillak erabiltzen dira, horien ezaugarri nagusia estetika kalitate altua izatea eta naturaltasuna ematea baita.

    HORTZAK ZURITZEA

    Hortzen kolorea eta tonua aldatzean datza. Horretarako, oxigenoa duten gel batzuk erabiltzen dira. Oxigeno horrek kimikoki hortzak zuritu egiten ditu. Hortzak zuritzeko bi era daude:

    • Barrukoa: hortzaren nerbioa kendu behar dugu, izan ere, horretarako hortzaren barruan jartzen dugun gela erabiltzen da. Gel horrek hortza barrutik kanpo aldera zuritzen du.
    • Kanpokoa: hortzen neurrira egiten diren ferulen bidez egiten da. Hortzak zuritzen dituen peroxidozko gela jartzen da.

    Hortzak zuritzeko prozesua kontsultategira ordubeteko bisita eginez lortzen da. Hortik aurrera bezeroak aldaketa esanguratsuak antzematen ditu.

  • Inplantologia, PRGF

    Inplatologia galdutako hortzak titaniozko “torloju”-en ordez , inplanteen ordez, aldatzen dituen espezialitatea da.
    Inplanteek hortzen sustraien funtzio berbera duten koronak edo-ta protesiak jarriko ditugu eutsi, mastekatze funtzio eta funtzio estetiko egokia eduki ahal izateko.
    Hortz batzuk falta zaizkien bezero askorentzat teknika hauek onuragarriak dira, izan ere, bere ohiko hortzekin jateko gai ez izatetik ondo mastekatu ahal izatera igarotzen dira.
    Teknika aurreratuenak ditugu gure kirurgia guztietarako eta horien artean garrantzitsuenetako bat:

    PRGF (Hazkuntza faktoreetan aberatsa den plasma)

    Azkuntza faktoreak ehuna eratzen dituzten eta indartzen dituzten proteinak dira. Hainbat zelula eta ehunetan sortzen dira, besteak beste, odol plasma eta odol plaketak. 

    Gure klinikan PRGF 2004. urtetik erabiltzen da kirurgian. Aurretik prestatutako odol pixka bat erabiltzen da. Hezurrak sortzea eta berritzea sustatzen duen plaketa konzentrazio altuena dagoen odol zatia bereizten da horretarako, horrela orbaintzea azkartuz. Bestalde, ondorio antiinflamatorioa ere badu.

  • Aho errehabilitazioa

    Bezeroari mastekatze funtzioa, funtzio funtzionala eta funtzio estetikoa itzultzeaz arduratzen den odontologiaren zatia da. Horretarako portzelanazko fundak, tresna eraginkorrrak eta mastekatze aparatuaren (giharreak, artikulazioa eta hortzak) egonkortasuna lortzeko beharrezkoak diren elementuak erabiltzen dira.

    CAD-CAM SISTEMA

    Es un sistema que nos permite cambiar la sonrisa del paciente en una sola sesión elaborando carillas, fundas de cerámica …
    Su sistema es tan revolucionario que hemos eliminado la toma de impresiones con desagradables pastas en boca.

  • Periodontzia

    Hortzak inguratzen dituzten ehunak osasuntsu egoteaz arduratzen da, hortzoia, hezurra eta ligamentu periodontala.
    Gingivitisa hortzoiak haztean, kolore arrosa gorri bihurtzean eta odola isurtzean agertzen den gaixotasun bakteriologikoa da.
    Periodontititsa edo piorrea hortzoien hantura tratatu ez denean gertatzen da. Orduan ahoan bakterioak gehitzen dira eta horrek hortzen sostengua diren ehunak desagertzea eragiten du: hortzoia txikitzen da eta hezurra ere bai.

    Gaur egun zientifikoki ikertu da gaixotasun periodontalek eta bihotzeko gaixotasun posibleen artean dagoen erlazioa.

    Horregatik, garrantzitsuak dira aldizkako bisitak eta aho garbiketak. Horrela gingivitisa, periodontitisa eta bihotzeko patologiak saihestu baitaitezke.

  • Odontopediatria

    Haurren aho osasuna zaintzen dugu. Esne hortzak bezain garrantzisuak dira betiko hortzak. Hori dela eta, beraien hazkuntza eta hezurren garapena kontolatzen dugu: masailezurraren eta maxilarraren erlazioa.
    Bere aho osasuna mantentzeko garrantzitsua da edozein aldaketaren diagnostiko goiztiarrra egitea.

  • Irudiaren bidezko diagnostikoa

    Gure klinikak teknologia digital aurreratuena du. Horrek produktu kusatzaileak (burdina, zilarreko gatzak..) erabiltzen eta zehaztasun handiko diagnostikoa eskaintzen uzten digu. Gure 3D (CBCT) CS9000 eskanerrak erradiografia panoramikoak, telerradiografiak eta hiru dimentsiotako irudiak egiten ditu.

    3D (CBCT) ESKANERRA

    Haz Conicore Tomografia Konpunterizatua (CBCT) zehaztasun osoz gehieneko diagnostikatze erresoluzioa duten irudiak hartzeko dagoen teknologia aurreratuena da:

    • Endodontzia: nerbioen, formen, hortzaren sustrai kopuruaren bistaratzea…
    • Barruko hortz hausturak
    • Inplanteen planifikazioa eta gidatu digitala
    • Kisteen diagnostikoa

    3D-n bistaratzeak gure lana erraztu eta hobetzea errazten digu.